LERRO ESTRATEGIKOAK
Irakats-ikaste prozesuaren erdian ikaslea kokatu nahi dugu. Horretarako ikastetxearen propioak diren baloreetan (parte hartzailea, kooperatiboa, motibatzailea eta berriztatzailea) oinarritzen den metodologia bultzatu nahi dugu. Ikaslearen garapena errazteko tekonologia berriak eta baliabide didaktiko jotzen dugularik. Helburu hau lortzeko honako lerro hauek bultzatuko ditugu:
Eskola inklusiboa
Ikasle guzti-guztiek euren ahalmenak gara ditzaten, ahalik eta gehien, norbanakoaren beharrak, ezaugarriak, kezkak eta abar kontuan hartuko ditugu. Ikasleon inguru hurbilarekiko ikuspegi inklusiboaz arituko gara hezkuntza praktika egokiak eta pertsonalizatuak izateko eskubidea dutelako.
Elkarbizitza positiboaren sustapena
Giza Eskubideak oinarri dituen elkarbizitza positiboa defendatzen dugu, errespetua, tolerantzia, elkartasuna … bezalako baloreak garatuz. Orientazio kohezitzaile batetik edozein genero diskriminazioa ekidin eta norberaren eta besteen sexualitatea onartzea dugu helburu.
Gatazkei dagokienaz konponbide baketsua errazteko teknika desberdinetan formazioa eskainiko diegu gure ikasleei.
Ikaste prozesuaren benetako protagonista ikasleak izango dira
Dinamika kooperatiboak, lantaldeak eratu, berdinen arteko elkarlana erraztu eta baliabide digitalek eskaintzen dizkiguten aukerez baliatuz ikasleen paper aktiboa bultzatzen dituzten metodologiak garatzen ditugu. Ikasleon jakin-mina sustatzea dugu helburu, hau baita ikastearen eragile nagusiena.
Hizkuntz komunikazioaren konpetentzia bereziki bultzatuko dugu
Guztien artean, zeharrena den konpetentzia hau ikaste-irakaste prozesuaren oinarria da. Hori dela eta ikuspegi komunikatiboa izango da arlor honetan gure ardatz nagusia, Erkidego Autonomoaren bi hizkuntz ofizialen erabileran ikasleak konpetenteak izan daitezen, eta aldi berean ingelesez komunikatzeko ezagutza nahikoa lor dezaten.
Norbanakoaren garapen integrala helburua dugu
Gure ikasleen garapen integrala bultzatu nahi dugu. Horretarako alderdi kognitiboez gain alderdi sozialak, jarrerazkoak eta pertsonalak kontuan hartuko ditugu. Izaten, pentsatzen … erakutsi
Horretarako hezkuntza komunitate osoaren partaidetza behar dugu
Ume bat heztea komunitate osoaren lana da. Ikastetxean anitza nahi dugu izan, parte hartzailea, hezkuntza komunitatearen sektore guztiak kontuan hartzen dituena. Beraz, gure ikasleriaren ongizateaz arduratzen diren eragile eta entitateekin harreman estuak izan nahi ditugu (Osakidetza, gizarte zerbitzuak,..)