Zientzia Hezkuntza

cervantes-eskola-sare-hezkutza-990x250

Eskolak arlo honi bultzada bat emateko , gogoeta sakonaren ostean Zientzia Hezkuntza Proiektuan partaide izateko eskabidea aurkeztu genuen Hezkuntza Sailan. Deialdian onartuak izan ginen eta proiektua eskolara egokitu dugu.

Egitasmo honen helbru nagusiak honako hauek dira:

  • Lehen Hezkuntzako irakasleei zientziak irakasteko eta oinarrizko konpetentziak garatzeko baliabide didaktikoak eta estrategiak eskaintzea, jarduera praktikoak burutuz.
  • Curriculumaren edukiak era aktibo eta integratuan lantzeko proposamen zehatzak egitea, gomendatutako laborategi eta IKT baliabideak erabiliz.
  • Zientziaren izaerari eta eskatzen dituen komunikazio aukerei buruzko hausnarketa egitea, ariketa praktikoak eginez.

Plan hau aurrera eramateko eskola hainbat tresnez ornitu dugu: mikroskopio digitalak, doitasun handiko balantzak, esperimetuak egiteko laborategiko materiala,…

Seguru gaude ikasleon prestakuntzan beste aurrerapauso bat emango dugula proiektu honi esker.