Cervantes Eskolako norabidea zehazteari buruz erabakiak hartzeko eta hausnarketa egiteko, bi printzipiotan oinarritu da: EKITATEA ETA BIKAINTASUNA.
Prozesu guztietan, osagai bi horiek behar-beharrezko dira hezkuntzaren abiapuntua eta helmuga zehazteko. Izan ere, ikasle bakoitzari egokitu behar zaio hezkuntza, ikasle guztiak eremu akademikoan, pertsonalean eta sozialean ahalik eta gehien garatzea baita helburua, elkartasuna eta erantzukizun partekatuaren bidez pertsona guztien ongizatea bilatuko juen gizarte aldaketa gerta dadin.
Web orrialdearen edukiak ikastetxearen identitatea azpimarratzen du, eta aldi berean, gure hezkuntza eskaintza erakusten dizue: zerbitzuak, ordutegia, arauak, egutegia, eraikuntza…
Oso garrantzitsua da arreta zerbitzuko langileak ezagutu ditzazuela, beraien bidez ikastetxearekin harremanetan jartzen zaretelako, eta ikastetxeak haien bitartez familia guztiei abegia egiten dielako.
Eskola-Gida hau zuentzat oso interesgarria izan dadin espero dut, eta ikastetxearen eta familien arteko harremana indartzeko lagun diezagula.
Adeitasunez,
Zuzendaritza taldea