Jantokiko prezioak eguneko: 4,60 € jantokian beti bazkaltzen dutenentzat, 3,30 € garraiatuak eta 5,20 € noizbehinka geratzen direnentzat (3 urtetik-12ra apunta daitezke, baina beti aurreko egunean abisatuta, 13:00ak baino lehen) eta urriaren 10etik aurrera zerbitzu hau erabili nahi dutenentzat.
Hezkuntza Sailak, janari prestatua ekartzeko, horretan aritzen den enpresa bat kontratatu du.
Jantokiaren kudeaketa, hau da urtero martxan ipintzea, urtean zehar jantokiaren jarraipena egitea…, Hezkuntza Sailak horretarako bereziki izendatu duen irakasle baten eskuetan dago.
Jantokiko ordutegiak 13:30etik 15:00ak arte irauten du eta bertan begirale batzuk eta sukaldariak lan egiten dute.
Hainbat datu garrantzitsu:
- Gurasoek arduradunarekin hitz egiteko ordutegia: Goizez: 9:30-12:00
- Ordaindu beharrekoa, jantokiko egunen kopurua eguneroko menuaren prezioagatik biderkatu, (irailaren 9etatik edo urriaren 1etik) eta 8 hilabete artean zatitzerakoan ateratzen dena.