Eusko Jaularitzako Hezkuntza sailak zenbait zentrotan gure ikasleentzat eskola laguntza programa, BIDELAGUNA, antolatzen du.
BIDELAGUNA programaren helburua eskola-arrakastako indizeak hobetzea da, eta, horretarako, xede hauek lotu nahi dira:
- Oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea; batik bat, irakurketa, gai instrumentalak, lanaren antolaketa eta ikaste-ohituren eskurapena.
- Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak ikasleei buruz dituenak hobetzea.
- Familien eta ikastetxeen arteko harremana hobetzea.
Tutoreek proposatutako ikasleen familieei programa honetan parte hartzeko aukera emango diete eta ados badaude, astero eskolak kontratatutako irakasleek hiru saio emango dituzte. Jarduerak hauek irakasle, tutore eta ikasketa buruak koordinatuko dituzte.