Elkarbizitza

Elkarbizitza Proiektua eskolako identitate adierazlea da eta ekintza guztietan ardatz nagusi bat markatzen du, hau da, Elkarbizitzaren oinarrizko balioetan hezi.
Elkarbizitzaren gainean hausnarketa egiteko beharra ikusten da, bai eskola-komunitatearen esparruaren barnean, bai sozial esparruan.
Proiektu hau, Elkarbizitzaren gaineko irizpideak jasotzen duen dokumentua da. Irizpideak elkarbizitzaren inguruan ikusten diren beharrak, aurrera eramango diren ekintzak, eskola-komunitatea osatzen duten estamentu guztien parte-hartzea eta ebaluatzeko sistema dira besteak beste.