Ikastetxearen Proiektu Digitala IPD

cervantes-eskola-sare-hezkutza-990x250

Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) baliabide digitalen erabilera sustatu eta errazteko funtsezko elementua da, eskola-erakundearen irakaskuntza, ikaskuntza- eta kudeaketa-prozesuetan. Ikastetxe osoaren ikuspegia duen tresna da, eta, horri esker, eskaintzen dituen aukerak ahalik eta gehien aprobetxa daitezke.

Hasierako autoebaluazio batetik abiatuz, hainbat helburu ezartzen dira eta, horiekin lotuta, horiek lortzeko gauzatu beharreko zenbait ekintza. Xede nagusia ikastetxea digitalki gai den, etengabe ikasten ari den eta hezkuntza-komunitateko estamentu guztien inplikazioa duen erakunde bat bilakatzea da.

Ikastetxeek beren potentzial digitala plan baten bidez garatzeko funtsezko erreferentzia Digitalki Gai diren Hezkuntza Erakundeetarako Europako Markoa (DigCompOrg) da, Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Ikerketa Zentro Komuna-Prospektiba Teknologikoko Ikerketa Institutuak abian jarritako Furthering Innovative Education azterlanaren zati bat.