BAT! (Bizikidetzaren Aldeko Taldea!) taldea eskolako bizikidetza sustatu, babestu eta hobetzera bideratuta dago. Bere lana ez da eskola-jazarpenera mugatzen: hezkuntza-komunitatearen barneko ongizateari eta harremanei eragin diezaiekeen edozein egoeraren aurrean laguntza eta erantzuna ematen du.
Besteak beste, eginkizun hauek ditu:
1️⃣ Bizikidetzan eragina izan dezakeen edozein egoera garaiz detektatzea: gatazkak, desberdintasunak edo ondoezaren seinaleak.
2️⃣ Inplikatutako pertsonei arreta eta laguntza ematea, entzute aktiboa eta jarraipena eskainiz.
3️⃣ Ikastetxearen jarduerak koordinatzea, giro segurua, errespetuzkoa eta inklusiboa bermatzeko.
4️⃣ Prebentziorako, sentsibilizaziorako eta balioetan oinarritutako hezkuntzarako programak eta jarduerak bultzatzea.
5️⃣ Bitartekaritza, elkarrizketa eta gatazken konponbide baketsua sustatzea.
Honako hauek osatzen dute ekipoa:
| Ibone Bilbao | Hezkidetzako arduradun |
| Nerea Carrascosa | Aholkulari |
| Txaro Iglesias | Idazkari |
| Jonathan López | Zuzendari |
| Julia Manteca | Bitartekaritza-arduradun |
| Idurre Urresti | Ikasketaburu |
BAT! taldea hezkuntza komunitateko kide guztientzat dago: ikasleak, familiak eta ikastetxeko langileak. Bere helburua da inork ez dezala zailtasun bati bakarrik aurre egin behar eta gure eskola modu positiboan bizitzeko espazioa izan dadila.
