Erne! Gogorarazten dizuegu datorren astelehena, urriak 6, 2025/2026 ikasturterako eskola-beka eskatzeko azken eguna izango dela.
Oraindik ez baduzue tramitea egin, zalantzaren bat baduzue edo laguntza behar izanez gero, pasa zaitezkete ikastetxeko idazkaritzatik 09:30etik 13:00etara.
Online egitea nahiago baduzue, informazio gehiago aurkituko duzue esteka honetan:
Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzak – Euskadi.eus
