< Blog

Ongi etorriak!

Gogorarazten dizuegu datorren ostiralean, irailaren 5ean, hasiko dela ikasturte berria. Egun horretako ordutegia 11:00etatik 13:00etara izango da, edo 14:20ak arte jantoki zerbitzua erabiliz gero.

Adi! 2 eta 3 urteko ikasleen kasuan, ordutegia familiei bidalitako dosierrean ezarritakoa izango da.

Sarrerei dagokienez, honela egingo dira:

HAUR HEZKUNTZA

  • 2 eta 3 urte – Eskuineko ate nagusia.

  • 4 eta 5 urte – Haurreskolako patioa.

LEHEN HEZKUNTZA

  • 1. zikloa (1. eta 2. mailak) – Haurreskolako patioa.

  • Gela egonkorra – Heros kaleko atea.

  • 2. zikloa (3. eta 4. mailak) – Erdiko ate nagusia eta lehen solairuko patiorainoko eskailerak.

  • 3. zikloa (5. eta 6. mailak) – Ezkerreko ate nagusia eta hirugarren solairuko gimnasiorainoko eskailerak.