< Blog

Eskola-irratia: Cervantesetik Bizkaia osora!

Urtarrila bukatzeko, oso berri onak eta bereziak ekartzen dizkizuegu. Lehenengoz, hilabete honetako irratsaioa aurkezten dizuegu, 5. D taldeak prestatutakoa. Txertatutako atalak benetan interesgarriak dira, eta guztiok hausnartzeko bide bat eskaintzen digute. Entzun eta disfrutatu!

Eta hori gutxi balitz, gehiago daukagu! Gure 6. D taldea, eskolan egindako bertsolaritza programa behin bukaturik… Bizkaia Irratian agertu da!

Bertsolaritza programa oso egitasmo polita eta motibagarria da, eta hau izan da ixteko modurik onena. Hemendik uzten dizuegu podcast-aren esteka, zuek ere, guk bezala, goza dezazuen!

Xalbador Eire gogoratu dabe gaztetxoek bertsotan | Bizkaia Irratia