< Blog

Airean!

Cervantes HLHIn azaroari amaiera emango diogu… airean gora!

Hona hemen martxan jarri ditugun proiektuetako bi:

Batetik, gure eskola-irrati ezaguna. Lehen saio honetan, 5.Ako ikasleek erabat lotuta mantentzen gaituzte prestatu dituzten ataletan zehar: berriak, hezkuntza atala, asmakizunak… eta hori guztia gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez!

Baina kontua ez da hor bukatzen. Izan ere, pertsona batzuk programara sartu dira, guztiok parte har dezakegun proposamen izugarri bat ekartzeko. Halere, ez dugu inolako informaziorik aurreratuko; jakin nahi izanez gero, bukaerara arte entzun beharko duzue saioa…

Bestalde, 6.Dko ikasle batzuk kalera irten dira NO2 kantitatea neurtzen duten hodi batzuk jartzera, gure inguruko kutsadura aztertzeko. Hiru aste barru, ikasgelaren beste erdia hodi horiek hartzera irtengo da, eta, Sagarrak ekologista taldeko kideen laguntzarekin, bidaliko ditugu aztertzera… Londreseko laborategi batzuetara!

Aurrerago, neska-mutil hauek esku artean dutena jakinaraziko dizuegu. Baina, ikusten duzuenez… Cervantes HLHI airean dago!