Cervantes eskolan ere bat egin dugu Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren ekimenarekin.
Aurten, egun honen garrantzia modu sinbolikoan azpimarratzea erabaki dugu. Ikasgeletan egindako kontzientziazio eta iritzi trukaketa lanaz gain, txiki eta nagusiak lehen solairuko patioan bildu gara arratsaldean. Han, patioan eta leihoetatik, gure bi irakaslek, Naroak eta Nereak, oparitu diguten diskurtsoa entzun dugu, baita egun honen inguruan ikasgela ezberdinetan ikasleek prestaturiko leloak ere.
Eta egun garrantzitsu honi merezitako itxiera emateko, letra esanguratsu bat duten abestiak abestu ditugu elkarrekin. Ondoren, leloak irakurri dizkiguten neska-mutilak Ibonerekin, gure hezkidetza arduradunarekin, gure txoko morera bertaratu dira hor bertan jartzeko.
Egun hau ospatzea garrantzitsua da, baina ezin dugu ahaztu borroka egunero gauzatu behar dela. Indarkeriaren aurrean… tolerantzia zero!