< Blog

Euskaraz gozatu

Gure eskolan, euskararen erabilera sustatzeko konpromezua dugu, hainbat ekimenen bidez. Ekimen horiek, gure ikasleen hizkuntza-ikaskuntza aberasteaz gain, euskal kulturarekin duten lotura ere indartzen dute.

Ikasturte honetan “Euskaraz Gozatu” proiektua gauzatu dugu, euskaraz modu aktibo eta dibertigarrian gozatzeko diseinatutako ekimena. Bertan, euskara eskolako egunerokotasunean modu dinamiko eta erakargarri batean integratzeko diseinatutako hainbat jarduera eta ekitaldi jaso dira.

Euskara ikasteko eta irakasteko prozesuak bultzatzen jarraituko dugu, metodologia berritzaileak eta material eguneratuak eskainiz.

Bideo honetan ikasturte honetan egindako jarduera batzuk ikustera gonbidatzen zaituztegu.