< Blog

Psikogela: Garapen integralerako gunea

Psikomotrizitate bizitua espazio pribilegiatua eskaintzen die ikasleei, beraien alderdi afektibo, motore, kognitibo eta sozialak ikasiz eta garatuz. Hurbilketa integral honek haurren heldutasun fisiko, emozional eta psikologikoa lortzen laguntzen du, eta haiek beren garapenaren protagonistak izatea ahalbidetzen du. Bakoitzaren originaltasuna eta autentikotasuna errespetatzen dira, haien beharrei, erritmoari eta gaitasunei erreparatuz.

Bide motrizaren eta jolas espontaneoaren bitartez, haurrek funtsezko alderdiak lantzeko aukera dute, hala nola inpusibitatea, frustrazioa, erasokortasuna, beldurrak, eta emozioen adierazpena eta erregulazioa, besteak beste. Gure psikogelan egindako jarduerak haurren garapen integrala sustatzen du, eta munduari segurtasunez eta konfiantzaz aurre egiteko tresna funtsezkoak eskaintzen dizkie.

Psikomotrizitatea, zalantzarik gabe, funtsezko tresna da gure eskolako haur hezkuntzan eta gela egonkorrean, haur bakoitzak modu harmoniko eta errespetutsuan esploratu, ikasi eta hazteko aukera izan dezan.