Aste honetan Ziortza Villa ultrafondoko txirrindulari bizkaitarrak hitzaldia eman digu Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleoi.
Emakumeek kirolean dituzten erronkei buruz hitz egin zuen, baita historian zehar emakumeek kirolean izan duten presentziari buruz ere.
Honekin batera, Espainiako eta Europako txapelduna izanda, lortutako beren lorpenen inguruan berba egin zuen, munduko txapelketan ere laugarren postuan geratu zen. Ziortzak egunez egun lanean jarraituko du munduko txapelduna izateko.

Asko ikasi dugu berarekin; adibidez, lorpen bat lortzeko pertseberantziaz ahalegindu behar dugula.
Eskerrik asko Ziortza zure bizipenak gurekin partekatzeagatik!

