< Blog

LEHEN HEZKUNTZAN EUSKERAZ JOLASTU!!

Euskaraz jolastu!
Ondo pasatu Euskeraz jolasten!!
LEHEN HEZKUNTZA- EDUCACIÓN PRIMARIA


ARGIBIDEAK:

Pertsonai ospetsu bakoitza bere ogibidearekin edo ezaguna egin zen eremu sozialarekin lotu behar duzu.

Jokoa irabaziko duzu denbora agortu aurretik pertsonai guztiak bere ogibidearekin lotzea lortzen baduzu.

                                                      http://jolasak.eu/ospetsuenjokoa.html#jokoa

HITZ EMAN- PASAPALABRA

http://jolasak.eu/hitzeman.html#jokoa

ARGIBIDEAK:

Aktiboa dagoen hizkiarekin hasten diren edo hizki hori daramaten hitzak asmatu behar dituzu lauki honetan agertzen den definizioaren arabera.

Ez badakizu edo zalantzarik baduzu, hitza atzean utzi dezakezu “pasatu” botoiari emanez, geroago berriro gainditzen saiatuz.

Guztira 5 minutu dituzu uztaiaren hitz guztiak asmatzeko. Zorte on!

http://jolasak.eu/mastertxef.html#jokoa

ARGIBIDEAK:

Jokalari bat aukeratu (sukaldari gizona edo andrea) eta jokoaren maila zehaztu (erraza / ertaina / zaila) ondoren, jokoa ausazko errezeta bat hautatuko du, eta zure zeregina errezeta hori osatzea izango da, 3 urrats hauek jarraituz:

1. Errezeta osatzeko beharrezkoak diren osagaiak aukeratu.

2. Errezeta osatzeko beharrezkoak diren tresnak aukeratu.

3. Errezeta osatzeko beharrezkoak diren urratsak ordenean aukeratu.

Urrats bakoitza burutzeko minutu bat izango duzu, eta 3 aukera huts egiteko, maila bakoitzean eskatzen diren baldintzen artean.

http://jolasak.eu/bertsolari.html#jokoa

ARGIBIDEAK:

Jolasteko maila aukeratu behar duzu (oinarrizkoa/ertaina/goi maila)

Jolasak dituen hiru zailtasun-maila gainditu behar dituzu. Hau lortutakoan, gai jartzaileak gaia ipiniko dizu bertso bat presta dezazun. Egindakoan, bidali nahi izanez gero posta elektronikoaren bidez honako helbide honetara: leizaola@leizaola.eus eta mp3 irakurgailu zoragarria doan zure etxean jasoko duzu prestatu duzun bertsoa bertsolaritzaren arauak betetzen baditu (neurria, errima,…), bertsoa originala bada eta gutxieneko kalitatea badu.

100 lehenengo bertsoak sarituko dira adierazitako opariarekin.


ARGIBIDEAK:

Saguarekin mapan klikatu behar duzu, eta ahalik eta hurbilen jarri eskatuko dizugun Euskadiko herria, ibaia, mendia, jaia eta eraikuntza. Zenbat eta azkarrago egin, orduan eta puntu gehiago irabaziko dituzu; benetako kokapenetik hurbil jartzen badituzu, puntu gehiago jasoko dituzu.


ARGIBIDEAK:

Irabazi ahal izateko galderak ondo erantzun behar izango dituzu. Zure sokatirako taldeak (berdeak) arerioari (gorriari) herrestatu arte eta zapia markara iritsi arte. Asmatzen duzun galdera bakoitzak zure taldea atzerapausu bat emateko balio izango du; galdera okerra eman ostean, aldiz, arerioek emango dute atzerapausua, eta zure taldea lehiakideen zonaldera hurbilduko da, arrastratuz.


http://jolasak.eu/sokatira.html#jokoa

EUSKALTRACK: ESTROPADAK

ARGIBIDEAK:

Parte hartu hiru traineru txandatan, zuriune-barra erabiliz arraunean egiteko.

Arraunketa-barrak adierazten dizu noiz sakatu behar duzun ahalik eta azkarren joateko.

Saiau barra alboko marketatik ahalik eta gertuenen dagoenean sakatzen.

Gai izango zara hiru txandak irabazteko?

http://jolasak.eu/euskaltrack.html#jokoa

HARRIJASOTZAILE

ARGIBIDEAK:

Harrijasotzaileak harria jaso ahal izateko, pilotarekin frontoian jo beharko duzu. Harriaren pisua gero eta handiagoa izan ahala, orduan eta zailagoa izango zaizu pilotari jotzea.

Frontoiaren goialdean markagailua dago, eta, bertan, hautatu duzun jokoaren maila gainditzeko geratzen zaizun denbora agertuko da.

Zorte ona opa dizugu!


http://jolasak.eu/harrijasotzaile.html#jokoa

BIKOTEAK

ARGIBIDEAK:

Buruz ikasi zein ordenean agertzen diren ondoko bikoteak eta ondoren zuk zeuk errepika ezazu eragiketa bera. 12 aukera dituzu.

Zorte on eta memoria fina izan dezazun!.


http://jolasak.eu/bikoteak.html#jokoa


EUSKALTRACK: TXINGAK ERAMATEA

ARGIBIDEAK:

Sakatu zuriune-barra ahalik eta azkarren; 20 segundo dituzu ahalik eta urrunen iristeko.

Zenbat metro egiteko gai zara?

http://jolasak.eu/euskaltrack.html#jokoa






Curso escolar: 2019-2020