< Blog

Phantom boy

Gainerako marrazkia ikusteko, hementxe bertan klicka ezazu

Alain Gagnole eta Jean-Loup Felicioli zinemagileek zuzenduriko
‘Phantom Boy’ animaziozko filma euskaraz estreinatuko da zinema
aretoetan asteazken honetan, ekainaren 22an, Zineuskadi elkarteak
sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. Zehazki, Bilboko
Multicines, Gasteizko Florida, Portugaleteko Ballonti eta Donostiako
Principe zinema aretoetan estreinatuko da, Zineuskadik jakinarazi
duenez.

Filmak Alex izeneko polizia inspektore baten istorioa kontatzen du.
Ganster desitxuratu misteriotsu batek hura zaurituko du. Ospitalean,
Alex 11 urteko Leoren lagun egingo da, zeinak bere gorputz barrutik
irteteko gaitasuna duen. Mamuen antzera, ikusezina da beste
pertsonentzat, hegan egiten du eta hormak zeharka ditzake. Gansterrak
hiria mehatxatuko du eta Alexek mutikoaren ahalmen izugarriei esker
ikertzen jarraitu ahal izango du.


Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio
zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural
gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma
sorta jartzea du helburu. ‘Phantom Boy’ aurten diruz laguntzen den
seigarren filma da
; aurreko bostak ‘Iparraldeko Norman’, ‘Egun handia’,
‘Oker’, ‘Tximinoen Erresuma’ eta ‘Albert’ izan ziren.

4. mailako ikasle pare baten iritzi kritikoa:

  •   «Phanton Boy» pelikula gustatu zitzaidan. Euriaren efektua oso ondo ikusten zen. Istorioa oso polita zen, eta gainera interesgarria. Pertsonaiak oso ondo margoztuta zeuden.

  • Gustatu zait polita eta interesgarria delako. Ez zait gustatu bortxakeria pixka bat agertzen delako pistolarekin eta gauza horiekin. Baina polita da.





Ciclo: Segundo ciclo

Curso escolar: 2016-2017